• UR-MARKA

    BRODSKY, JOSEPH KATAKRAK Ref. 9788416946679 Ver otros productos del mismo autor
    «Oso lasai zegoen dena. Noizbehinka ontzi urri argiztatu gutxi batzuk igarotzen ziren, ontziek beren helizeekin asaldatzen zuten CINZANO neoi handi baten isla, ur azaleko olio geruza beltzean berriro finkatzen saiatzen zena. Hori lortu baino askoz lehenago isiltasuna itzuliko zen». Joseph Brodsky, U...
    Dimensions: 190 x 125 x 9 cm Peso: 220 gr
    Disponible en 7 dies
    15,00 €
  • Descripció

    • ISBN : 978-84-16946-67-9
    • Data d'edició : 01/02/2022
    • Any d'edició : 2022
    • Idioma : Vasco
    • Autors : BRODSKY, JOSEPH
    • Traductors : ARREGI DIAZ DE HEREDIA, RIKARDO
    • Nº de pàgines : 176
    «Oso lasai zegoen dena. Noizbehinka ontzi urri argiztatu gutxi batzuk igarotzen ziren, ontziek beren helizeekin asaldatzen zuten CINZANO neoi handi baten isla, ur azaleko olio geruza beltzean berriro finkatzen saiatzen zena. Hori lortu baino askoz lehenago isiltasuna itzuliko zen».
    Joseph Brodsky, Ur-marka

    «Egia da Veneziarekin zerikusia zuten liburu asko irakurriak nituela, baina Brodskyrena bestelakoa zen, oso bestelakoa; ez, noski, gida liburu bat, ez turistak bisitatzen ez dituzten leku bereziak bisitatzea gomendatzen duen horietakoa, ezta bidaia liburua ere. Zalantza egiten dut Venezia bera den liburu honen gai nagusia; Venezia aitzakiatzat harturik, Brodsky, denborari buruz eta urari buruz (sinonimoak berarentzat, azken buruan) hausnarketan aritzean, saiatzen da azaltzen nola denbora eta ura gauzatu diren Venezia deituriko leku batean, edo nola Venezian denbora bera ikusgai bilakatu den, begiratu ahal dugun fenomenoa. Denbora aipatzen denean, iragana, oraina eta geroa datoz, bizitza eta heriotza, arbasoek utzitakoa eta gure huskeria, gure ezereza. Agian begirada da liburu honen gai nagusia, Venezia begiaren paradisua baita Brodskyren ustez».
    Rikardo Arregi Diaz de Heredia, hitzatzean

    «Poeta Veneziara egindako lehen bidaian, 1972an, idatzitako Laguna izeneko olerkian dagoeneko agertzen dira, garatu gabe, edo senaz iragarrita, ia hogei urte beranduago Ur-markak saiakera honetan jorratuko diren hainbat irudi eta intuizio. Gauza bera gertatzen da 1982ko Veneziar ahapaldiak poema parearekin. Batek irudipena izan dezake hiriak poetarengan utzitako lehen zirrara haiek baieztatu eta haietan sakontzeko saiakerak baino ez direla hurrengo bisita guztiak, bere buruari (edo bere irakurleei) guztiz argitu arte metafora bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den».
    Angel Erro, hitzatzean

Aquest lloc web emmagatzema dades com galetes per habilitar la funcionalitat necessària de el lloc, inclosos anàlisi i personalització. Podeu canviar la seva configuració en qualsevol moment o acceptar els paràmetres per defecte.

política de cookies

Essencials

Les galetes necessàries ajuden a fer una pàgina web utilitzable activant funcions bàsiques com la navegació a la pàgina i l'accés a àrees segures de la pàgina web. La pàgina web no pot funcionar adequadament sense aquestes galetes.


Personalització

Les galetes de personalització permeten a la pàgina web recordar informació que canvia la forma en què la pàgina es comporta o l'aspecte que té, com el seu idioma preferit o la regió en la qual vostè es troba.


Anàlisi

Les galetes estadístiques ajuden als propietaris de pàgines web a comprendre com interactuen els visitants amb les pàgines web reunint i proporcionant informació de forma anònima.


Marketing

Les galetes de màrqueting s'utilitzen per rastrejar als visitants en les pàgines web. La intenció és mostrar anuncis rellevants i atractius per a l'usuari individual, i per tant, més valuosos per als editors i tercers anunciants.